XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Israel-go mapa gaurregun. Jainkoak Jakob-i eman izan zion izena nazio moderno bihurtu izan denaren berbera bilakatu da.

JOSE, SEME KUTUNA Joserekiko grina berezi berezi bat zeukan Jakob-ek; bere ama oroiterazten bait zion.

Jakintsu ziren bere anaiak; honetaz gainera bizitasuna zerion Joseri, eta honek berarekiko ezinikusia sortuerazi zuen bere inguruan.

Beren artetik nola-hala galtzea erabaki zuten anaiek; Egipto-rantz zihoan karabana taldeko ibiltari batzuei saldu zieten esklabutzat.

Egoera berri hartan, mila trabarik ukan zuen aurrera ateratzeko.

Merkatariek Egipto-ar gizuren bati birsaldu zuten, Jose.

Eta horra, bere nagusi berriaren emaztearen etengabeko zirikari amor eman nahi izan ez zuelako, hondamena ekarri zion bere buruari.

Izan ere andere hark laidoki baitegira sartuerazi zuen.

Baina, horra, baitegitik ateratzea lortu zuen interpretatzeko doiari esker.

Pharaon-en aurrera eraman zuten, haren barne kezkari erantzun emango ziolakoan.

Egunetik egunera Pharaoiaren onikusia irabazi zuen Jose-k; eta honen jokabide zuzena nolabait saritu nahiez konfidantzazko karguan ipini zuen.

ANAIAK AURKITZEN DITU Lehorte ikaragarriak sortu zirelarik, Egipto-rantz bultzatuak izan ziren hebertarrak jateko alekiak erostera.

Egun batez, Jose-k, Pharaon-en ministro egina izan zenak, bere anaiak ezagutu zituen.

Berauen aita aurrera erakar ziezaiotela eskatu zien, behar-beharrezko zituzten gari kopuruen erospena legez baieztua izan zedin.

Ez zuten Jakob-en semeok ezagutu, ez eta urriagorik ere Egipto-ko ministroa beren anaia zitekeenik.

Beste aukerarik ezean, harek eskatu zienari amor ematera behartuak aurkitu ziren.

Bere lurraldera itzuli zitzaizkigun, beraz, bere aita hartu eta gorteko pertsonaia ahaltsuaren aurrera eramateko asmoz.

Bere burua ezagutzera eman zuen Jose-k: bere sendiko guztiak bihotz zabalez hartu zituen, bere aita besarkatu zuen.

Egipto-ko lurraldean geratu arazi zituen, eta artalde eta larretokiak eman zizkien.

Hantxe finkatu zitzaizkigun Jakob eta bere seme guztiak betirako.

JAKOBEN HERIOTZA EGIPTO-N Hamabost urte ziren Patriarka zaharra Egipto-ra etorria zela.